You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
Babeslea: Babesle: Seguros Bilbao
Babeslea: Babesle: Seguros Bilbao

Ba al zenekien...?

Joana Vasconcelos (Paris, 1971) gizartearekin konprometitutako artista bat da. Bere lanek, nazioarteko testuinguruan, gaur egungo gaiei buruzko gogoeta egiteko elementuak eskaintzen dituzte.

2012an, artistak La Fundação Joana Vasconcelos fundazioa sortu zuen. Bere eginkizuna da, bere lana kudeatzeaz gain, “Artearen bidea hautatu duten horiei laguntzea”, arteak eta kultur heziketa sustatuz. Zapien, grabatuen, harribitxien edo artistaren liburuen edizio mugatuak saltzeari esker, erakunde honetako ekimenetako asko ordaindu daitezke, maiz, artistak bere lana aurkezten duen lekuan bertan garatzen direla.

Esate baterako, haren jatorrizko herrialdea den Portugalen arteak unibertsitate mailan ikasteko bekak sortzeaz gain, eta Lisboako bere estudioan praktikak egiteko aukera eskaintzeaz gain, Vasconcelos-ek aurreko ikasturtean proiektu artistiko bat diseinatu zuen Nizako Akademiarekin lankidetzan, Lehen Mailako ikasle frantsesentzat. Hezkuntza erreminta eramangarri bat, geletan erabiltzeko sortuta, maleta edo kutxa itxurarekin. Kutxan arte-tailerrak garatzeko materialak eta artistaren katalogoak sartu zituzten, arte garaikidea ikasleei gerturatzeko elementu bideratzaile gisa. Nizan, Vasconcelos-ek, gaur egun, proiektu kolektibo batean parte hartzen du, hiriko metroaren linea berri baten geltokiak apaintzeko. Artista Ferberreko geltokiaz arduratzen ari da, itsas pasealekuan.

Horietaz gain, hainbat gairekin lotutako gizarte gaien alde egiten du ere, besteak beste: generoarekin lotutakoak, hezkuntza unibertsala, irisgarritasuna, haurren eskubideak edo hiesa, ELA edo minbizia bezalako gaixotasunak. Horretarako, Vasconcelos-ek bere irudi propioa erabiltzen du, eta ongintzarako hainbat enkantetan eta erakusketetan hartzen du parte, esaterako, Haurren garapenerako Portugaleko Elkartea, Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean antolatuta, edo desagertutako pertsonen aldeko Art Wars USA bezalako kanpainetarako egindako diseinu zehatzetan laguntza eskaintzen du. Azken kasu horretan, lankidetzan aritu ziren artistek Star Wars  filme sail mitikoaren kasko bat kustomizatu eta ondoren enkantean eskaini egin zuten.

Jarduerak

foto mesa-redonda

Mahai-ingurua

Asteazkena, ekainak 27

Joana Vasconcelos, Petra Joos eta Enrique Juncosa komisarioak eta Alain Grouette terapeuta artista portugaldarraren obraren hainbat alderdiri buruz mintzatuko dira.

Lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 18:30

Informazio gehiago

Foto Sesión Creativa-taller de la máscara

Sormen Saioa-maska tailerra [+18]

Larunbata, ekainak 30, 11:00–13:00 eta 15:00–18:00

Egun osoa hartuko du tailerrak: psikodinamika energetiko desberdinak aurkeztuko ditu eta maskarak sortzea proposatuko du, esperientziak partekatzeko eta Vasconcelosen lanaz gozatzeko. Ingelesez koordinatuta, gaztelerako esan osteko itzulpenarekin.

Lekua: Hezkuntza Gela eta Museoko aretoak.

Informazio gehiago

Foto reflexiones compartidas

Partekatutako hausnarketak


Arte arduradunen ikuspegia
Asteazkena, irailak 19, Petra Joos, erakusketaren komisarioa

Funtsezko kontzeptuak
Asteazkena, irailak 26, Marta Arzak, Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Informazio gehiago

Baliabideak

Audioguía y guías adaptadas

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Entzuteko guida guztiak aditu

visitas-expres

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.

Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez; gutxienez 5 (helduera ordenaren arabera)

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean