You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
Babeslea: Babesle: Seguros Bilbao
Babeslea: Babesle: Seguros Bilbao

Artista

Joana Vasconcelos (1971)

Lisboan bizi eta bertan lan egiten du. 1990eko hamarkadaren erdialdetik bere lana maiz jarri du erakusgai. 2005eko Veneziako 51. Bienalean Andregaia (A Noiva, 2001–05) lanarekin parte hartu ondoren egin zen nazioartean ezaguna bere obra. 2012an Versailleseko Jauregian bere lana erakusgai jarri zuen lehenengo emakumea izan zen, baita hori egin zuen artistarik gazteena ere. Bere ibilbidean azken aldian izandako unerik garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Trafaria hondartza (Trafaria Praia) proiektua, Veneziako 55. Bienaleko Portugalen Pabilioiarako; The World Belongs to You erakusketa kolektiboaren parte-hartzea Palazzo Grassi/François Pinault Foundation jauregian, Venezia (2011); eta Lisboako Museu Coleção Berardo museoak eskaini zion lehenengo atzera begirakoa (2010).

Besteak beste, aipatzeko modukoak dira honako toki hauetan egin dituen erakusketak: Musée d'Art Moderne et Contemporain, Estrasburgo, Frantzia (2018); ARoS Aarhus Art Museum, Aarhus, Danimarka (2016); Museo Nacional Thyssen-Bornemisza, Madril (2015); Waddesdon Manor - The Rothschild Foundation, Buckinghamshire, Erresuma Batua (2015); Manchester Art Gallery (2014); Tel Aviv Museum of Art (2013); Palácio Nacional da Ajuda, Lisboa (2013); CENTQUATRE, Paris (2012); Kunsthallen Brandts, Odense, Danimarka (2011); Es Baluard, Palma de Mallorca (2009); Garage Center for Contemporary Culture, Mosku (2009); Pinacoteca do Estado de São Paulo (2008); The New Art Gallery Walsall, Reino Unido (2007); Istanbul Modern, Instanbul (2006); Passage du Désir/BETC EURO RSCG, Paris (2005); Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla (2003); Műcsarnok, Budapest (2002); Museu da Eletricidade, Lisboa (2001); eta Museu de Arte Contemporânea de Serralves, Oporto (2000). 

Bere lana hainbat bilduma pribatu zein publikotan dago, esaterako: Amorepacific Museum of Art; ARoS Aarhus Art Museum; Caixa Geral de Depósitos; Câmara Municipal de Lisboa; Centro de Artes Visuales Fundación Helga de Alvear; Domaine Pommery; FRAC Bourgogne; Fondation Louis Vuitton pour la création; Fundação EDP; Gerard L. Cafesjian Collection; MUSAC; Museu Coleção Berardo; Pinault Collection.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean